Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta Antropologia Bisualeko masterra egina du Manchester-eko Unibertsitatean. Bere azken lanek -592 metroz goiti eta Urpean Lurra- Itoizko urtegiak kaltetutako lurraldea dute ardatz, eta jaialdi hauetan izan dira: Visions du Réel, Zinemaldia (Zabaltegi), Curtocircuito, Alcances, Porto Post Doc, L’Alternativa eta Las Palmaseko Jaialdia. 2019an, Punto de Vista jaialdiko X-FILMS proiektua irabazi zuen, eta horri esker egin zuen Gorria.