Logo
Jones, Amelia (1961- )
Amelia Jones Arteko eta Diseinuko Robert A. Day katedraduna da eta Ikasketa Kritikoetako dekanordea. Artearen historiako eta zinemaren historiako hezkuntza jaso du eta performance-ikasketak egin ditu. Horrez gain, trebakuntza zabala jaso du filosofiari eta nortasunaren teoriei buruz. Jones ezagun da arrazismoaren aurkako historia queer eta feminista egiteagatik, baita Europako eta AEBetako ikusmen-arte moderno eta garaikideei buruzko teoriengatik ere, performancea, zinema, bideoa eta instalazioak jorratu dituelarik. Gaur egun queerraren, feminismoaren eta performancearen uztarketa ari da aztertzen ikusmen-arteetan.

Komisario eta performance-programatzailea izan da, eta hainbat lan argitaratu ditu. Hona berrienak: Perform Repeat Record: Live Art in History (2012), Adrian Heathfieldekin batera argitaratua; Seeing Differently: A History and Theory of Identification and the Visual Arts egile bakarreko (2012); Sexuality bildumaren argitaratzaile (2014), eta, Otherwise: Imagining Queer Feminist Art Histories, Erin Silverrekin batera (argitaratzeke). ‘Material Traces: Time and the Gesture in Contemporary Art’ erakusketa egin zuen 2013an Montrealen, eta nazioarteko bi performance-ekitaldi antolatzen ari da 2015-16 ikasturterako: ‘Trans-Montréal’ (McGill unibertsitatean) eta ‘Live Art Live’ (USC unibertsitatean); biak ala biak performancearekin eta itzulpen eta transferentzia kultural/historikoarekin daude lotuta. Berriki egin dituen beste argitalpen batzuek performanceetako eta ikusmen-arteetako diskurtsoetako presentzia-eskaerek dituzten inplikazio ideologikoak aztertzen dituzte (in TDR); teoria materialista berriaren erabilgarritasuna performance-arteko praktikak aztertzeko (hau ere TDRn), eta, horiez gain, aurretik artearen eta erakundeen diskurtsoak bazterturiko artistei buruzko hainbat artikulu idatzi ditu (besteak beste, Ulay, Senga Nengudi, Faith Wilding, and Martha Wilsoni buruz).
ArtxiboAZan