Logo
Aranberri, Nora
Nora Aranberri. UPV/EHUko irakaslea eta HiTZ – Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroko ikertzailea. Bere ikerketaren ardatza itzulpen automatikoa (IA) ebaluatzea da, eta arreta berezia eskaintzen die itzultzaile profesionalek eta, oro har, erabiltzaileek IAren erabiltzearekin zerikusia duten alderdiei. Bere lan-hizkuntzen artean euskara dago, eta horrek aukera ematen dio IAk baliabide gutxi dituzten hizkuntza gutxituentzat izan ditzakeen inplikazioak aztertzeko. Bestalde, postedizioari buruzko tailer praktikoak zuzendu ditu praktiketako itzultzaile eta profesionalekin, eta lankidetzan aritzen da Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearekin.
ArtxiboAZan