- Rivas, Manuel (1957- )
- Manuel Rivas (A Coruña, 1957) narratzailea, olerkaria eta kazetaria da. Informazioaren Zientzietan lizentziaduna da Madrilgo Konplutentsean. Prentsan, irratian eta telebistan egin du lana.
Narratibako Sari nazionala eman zioten ¿Qué me quieres, amor? kontakizun-liburuagatik (2009), La lengua de las mariposas filmaren inspirazio-iturria izan zena. Kritikaren saria lortu zuten haren lau eleberri; horien artean El último día de Terranova (2016). El lápiz del carpintero (1998) zinerako egokitu zuten, eta 30 hizkuntza baino gehiagotara itzuli dute. El héroe (2006) laneko dramaturgoa izan zen, eta Goya sarietarako izendatu zuten Todo es silencio filmeko gidoiagatik. Haren kontakizunak Lo más extraño lanean bildu dira (2011).
Galiziako Errege Akademiako kidea da, eta Honoris Causa doktorea A Coruñako Unibertsitatean.
- Estekak
- Dokuart-en dosierra
- MEDIATEKAN: Bibliografia
- ArtxiboAZan