Logo
Doherty, Brigid
Brigid Doherty Alemaneko eta Arte eta Arkeologiako irakasle laguna da Princetongo Unibertsitatean. 2003az geroztik, Europako Kultur Ikasketen eta Komunikabideak+Modernitateko programen irakasle ere bada. Horren aurretik, Artearen Historiako eta Humanitateetako irakasle laguna izan zen, Johns Hopkins Unibertsitatean. 2005ean, Irakasle Gonbidatuen inaugurazioko Ikerketa Foroa egin zuen Londresko Artearen Courtauld Institutuan, eta 2006-2007an David eta Roberta Logie Saileko irakaslea izan zen Harvardeko Unibertsitateko Radcliffe Institutuan. Horretaz gain, Bostongo Institutu eta Sozietate Psikoanalitikoan ere aritu zen akademiko lagun gisa. 2011n, irakasle aritu zen Literaturari eta Kulturari buruzko Ikasketa Zentroan, Berlinen.

Hainbat argitalpenen egilea da, eta arte modernistari, literaturari eta hogeigarren mendearen hasierako teoria estetikoari buruz idatzi du. Doherty Walter Benjaminen idazkien liburu baten koeditorea da, The Work of Art in the Age of Its Technological Reproducibility and Other Writings on Media, Harvard University Pressek 2008an argitaratutakoa. 2008an, gainera, Manifesta 7: The European Biennial of Contemporary Art delakoan parte hartu zuen, Trenton (Italia), eta ‘The Museum of Learning Things’ (Gauzak ikasteko museoa) izeneko proiektuan lagundu zuen. Gaur egun, Rosemarie Trockelen arteari buruzko liburu bat amaitzen ari da, hori baita azken urteotan egin duen azterlanaren beste gai nagusietako bat.
ArtxiboAZan