Blanca Ortiga (Hornos de Moncalvillo, Errioxa, 1984). Artista eta arte garaikideko ikertzailea. Eskulturaren eta performatibitatearen arteko harreman-puntuan kokatzen da bere praktika. Bere lana banaka eta taldean aurkeztu da, Mataderon (Madril, 2022), Actual Jaialdian (Errioxa, 2022), Instar Nazioarteko Jaialdian (Kuba, 2021), Tetuango Arte Modernoko Museoan (Maroko, 2019), Jorge Alcolea Galerian (Madril, 2018), AFO Architekturforum Oberösterreich-en (Austria, 2017), Montehermoso Kulturunean (Gasteiz, 2016), Teatros del Canal-en (Madril, 2015), beste batzuen artean.
Egonaldi artistikoak egin ditu Uharten (Nafarroa), Arraguan (Lekeitio), Altes Financesen (Berlin) eta Laboral Centro de Arten (Gijon), besteak beste.
Hautatu dute Iberlending sarietarako (2018), Montehermosoren erakusketa programan (2017), Errioxako Gobernuaren 3. Gazte Arte sarian (2017) eta Injuve (2016) sarietarako. Gaur egun, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko Eskultura Departamentuko kide da.