Logo
Arrazola, Txaro (1963- )

Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik (1983-1988). MFA New Estatuko Unibertsitatetik, SUNY at Purchase College (1996-1998). Arte Ederretan doktorea UPV/EHUtik (2012). Pinturan hasi zen eta ondoren diziplina anitzeko praktika egin zuen ikuspegi sozialarekin. Besteak beste toki hauetan izan du obra ikusgai: Vanguardia galeria (Bilbo), Fundación Pedro Modesto Campos (Tenerife), Kunstarkaden Der Stadt (Munich), Arteko Galeria (Donostia). Eta erakusketa kolektibo hauetan parte hartu du: “Art Heals the World” (New York, 2001) “Extraños en el paraíso” (Pekin, Txina 2007 eta Tokio, Japonia, 2008), “La Mirada Iracunda (Vitoria-Gasteiz, 2008), “Image Talks” (Hasselt, Belgika 2015), VSC (Vermont, AEB, 2017).

2012az geroztik, Euskal Herriko A Plataforma kolektibo feministako kidea da; ekintzak egiten dituzte espazio publikoan, artisten eta arteko profesionalen eskubide-berdintasunaren alde. 2017az geroztik MAV-eko kidea da.

ArtxiboAZan