Logo
Cruz, Ángela de la (1965- )
Angela de la Cruz Espainiako ipar-mendebaldean, Galiziako Coruñan, jaio zen 1965ean, eta gaur egun Londresen bizi da eta hor lan egiten du. Filosofia ikasi zuen Santiago de Compostelako Unibertsitatean (Espainia, 1987); gero, Londresera jo zuen, eta Arte Ederretan lizentziatu zen Londresko Goldsmiths Collegean (Erresuma Batua, 1994). Londresko Slade School of Fine Art-en Eskultura eta Teoria Kritikoko masterra jaso zuen (Erresuma Batua, 1996).

Oihalean eta bastidorean egindako tratamenduaren bidez, artistak pinturaren eta eskulturaren artean eratzen duen harremana da Angela de la Cruzen obraren bereizgarria. Gehienbat, pintura monokromatikoak sortzen ditu, hautsi eta beren burua inguratuz bihurrikatzen direnak. Hasieran ez zuten hiru dimentsioko zentzua hartzen dute horrela, eta pinturari handitasunaren "aura" kentzen dio.

Angela de la Cruzen lanak era askotako erreferentzia kulturalak eta artistikoak hartzen ditu, hala nola Goyaren pintura, arte povera eta Jacques Derridaren idazkiak. Horrez gain, elementu biografikoak sartzen ditu, eta ekintza piktorikoari eta espazioari buruz hausnartzen du. 90eko hamarkadaren amaieratik aurrera, banakako eta taldeko erakusketa askotan parte hartu du, eta haren artelanak bilduma ugaritan daude jasota, besteak beste, hauetan: Bartzelonako Fundació La Caixa, Stockholmeko Moderna Musset, Melbourneko National Gallery of Victoria, Tate Collection eta Galiziako Fundación Barrié.

Angela de la Cruz Turner sarirako izendatu zuten 2010an, eta 2017an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen.

ArtxiboAZan