Logo
Burton, Johanna
Johanna Burton Keith Haring-eko zuzendaria da, Hezkuntza eta Konpromiso Publikoko komisarioa da New Yorkeko New Museum-en, eta museo horretako Arte eta Kulturako Antologia Kritikoen sailen editorea ere bai.

Artearen historialaria, kritikaria eta komisarioa den aldetik, artikuluak eta kritikak idatzi ditu hainbat egunkaritan, besteak beste, Artforum, Art Journal, October eta Texte zur Kunst-en, eta, orobat, mundu osoko instituzioetako erakusketen katalogoetan. Burton komisarioa edo komisario kidea izan da hainbat erakusketatan; hona hemen proiektuetako batzuk: Sherrie Levine: Mayhem, Whitney Museum of American Art, New York, 2011 (Elisabeth Sussman-ekin); Anti-Establishment, Bard College-ko Center for Curatorial Studies, Annandale-on-Hudson, NY, 2012; Take It or Leave It: Institution, Image, Ideology at the Hammer Museum, Los Angeles, 2014 (Anne Ellegood-ekin); eta New Museum, XFR STN, 2013; Wynne Greenwood: “Kelly”, 2015 (Stephanie Snyder-ekin); Cheryl Donegan: “Scenes and Commercials”, 2016; Simone Leigh: “The Waiting Room”, 2016 (Shaun Leonardo eta Emily Mellorekin); "A.K. Burns: Shabby But Thriving", 2017 (Sara O'Keeffe-rekin); eta, orain dela gutxi, Trigger: Gender As A Tool And A Weapon (2017).

Bestalde, Cindy Sherman lanaren editorea (October Files, MIT Press, 2006); eta Public Servants: Art and the Crisis of the Common Good (New Museum eta MIT Press, 2016) lanaren koeditorea (Shannon Jackson eta Dominic Willsdon-ekin), eta Trap Door: Trans Cultural Production and the Politics of Visibility (New Museum eta MIT Press, 2017) lanaren koeditorea da (Reina Gossett eta Eric A. Stanley-rekin batera). New Museum-erako lan egin aurretik, Bard College-ko Center for Curatorial Studies-eko graduondoko programaren zuzendaria (2010-2013), eta Whitney Independent Study Program-aren zuzendari laguntzailea eta kide gorena izan zen Burton (2008-2010).

ArtxiboAZan