Artearen Historiako irakasle emeritua da
New Jerseyko Ramapo Collegen. Diziplina
arteko masterra egin zuen Chicagoko Unibertsitatean, eta Artearen Historiako doktoregoa ere bai, Columbiako Unibertsitatean.
Artearen historialari gisa dituen interesek
barne hartzen dituzte XVIII. mendeko Frantziako artea eta egungo arte-instituzioak,
hala Europakoak nola Amerikakoak. Gai
hauek landu ditu bere idazkietan: aginpide
familiar eta patriarkalaren irudikapena XVIII.
mendeko Frantziako artean, estatuko politikaren agerpena XIX. mendeko Frantziako
artean, biluzien irudikapena XX. mende
hasierako artean, eta politika sexuala XX.
mendeko Estatu Batuetako artean. Cambridge University Pressek argitara emandako The Aesthetics of Power saiakerabilduman lantzen ditu gai horiek Carol
Duncanek. Azken hiru hamarkadetan, artemuseoak izan dira bere ikerketen aztergai
nagusia. Civilizing Rituals: Inside Public
Art Museums (Routeledge) eta A Matter of
Class: John Cotton Dana, Progressive Reform and the Newark Museum (Periscope
Publishing, 2010) lanak dira arlo horretan
egin dituen ahaleginen emaitza gailenak.