Nerea Diaz publizitatean eta harreman publikoetan lizentziaduna da, eta masterra du Berrikuntzaren eta ezagutzaren kudeaketan. Espacio Open proiektuaren zuzendaria da: gizartean eragin positiboa duten sormen- eta gizarte-proiektuen ekosistema bat, 2009tik Bilboko Galleta Fabrika Zaharrean (Artiach fabrika) kokatua, Deustuko Erriberan / Zorrotzaurren.
Kultura garaikidearen, teknologiaren eta gai sozialen arteko elkargunean lan egiten dute. Aldaketa sozial positiboan eta oinarrietatik abiatutako hiri-eraikuntzan sinesten dute. Fab Lab Bilbao izeneko sorkuntza eta fabrikazio digitaleko zentroa dago bertan. Sorkuntza-, prestakuntza- eta hedapen-programak bultzatzen dituzte, hala nola Maker Faire Bilbao Jaialdia eta artistentzako eta diseinatzaileentzako sorkuntza-egonaldiak. Europako proiektuetan laguntzen dute, besteak beste, T-Factor, Eureka eta Distributed Design-en. Ekonomia zirkularreko Open Your Ganbara merkatuaren sortzaileak dira. 2009an hasi zen eta Vintage Bilbao bilakatu da.