Logo
Gómez Mata, Oscar (1963- )

Oscar Gómez Mata (Donostia, 1963) Genevan (Suitzan) bizi eta lan egiten du. Aktorea, zuzendaria, egilea eta eszenografoa da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, 1987an Legaleón-T konpainia sortu baitzuen beste kide batzuekin batera, eta ikuskizunak egin baitzituen haiekin 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako frantseseko antzerki eskolan. (HETSR) Suitzako antzerki sari nazionala 2018an.

Azkuna Zentroko egonaldian, Deriben katalogoa garatu du Esperanza Lópezekin batera. Katalogoak hainbat deriba edo ibilaldi proposatzen ditu, eguneroko hiri-paisaien behaketa eta esplorazioa lantzeko. Orain, koaderno bat sortzen ari dira, proposatutako deribak biltzeko. Deriba horietako batzuk esperimentatu nahi dituztenek Az Infon eska ditzakete.

Horrez gain, Oscar Gómez Matak Makers pieza eszenikoaren estreinaldia egingo du 2021eko apirilean, Juan Loriente aktorearekin elkarlanean, 2020an Zentroan izandako egonaldian garatutako lana. Argia, denbora eta maitasunari buruzko obra bat da.

ArtxiboAZan