Amondarain artista plastikoa da; hain zuzen ere, 1988ko Gure Artea Sariketan pinturako lehenengo saria lortu zuen, eta marrazketako bigarrena. Bilboko Bizkaiko Artea lehiaketan, berriz, lehen saria eskuratu zuen, baita Gipuzkoako Artista Berrien XXXI. Sariketan ere. 1993an Mojacarko pintura-beka eta Grupo Endesak arte plastikoetarako ematen duena lortu zituen. Banakako erakusketei dagokienez, nabarmentzekoak dira Bilboko Windsor Kulturgintza galerian eta Madrilgo My Name’s Lolita Art eta Elba Benítez galerietan egindakoak. Bere obra Estatuko hainbat museotan dago ikusgai: Arabako Arte Ederren Museoan, Grupo Endesaren Bilduman (Madril), Cadizko Diputazioaren Bilduman, Araba eta Gipuzkoako Foru Aldundietan, Andersen Consulting Bilduman eta Iruñeko Udalean, besteak beste.