Logo
Erkmen, Ayse
Ayşe Erkmen artista bisuala Turkiako sortzaile garrantzitsuenetako bat da, eta Berlin eta Istanbul artean lan egiten du. Leku jakin baterako egiten ditu lanak, eguneroko bizitzako gertaerak edo behaketak txertatuz. Erkmenen lanaren ardatza ez da forma berriak sortzea, baizik eta lehendik zeuden baldintza eta testuinguru arkitektoniko eta sozialak eraldatzea. Bere lana nazioarteko erakusketa askotan egon da ikusgai, hala nola Münster Sculpture Project-en, 1997an eta 2017an. 2011n, Turkia ordezkatu zuen Veneziako Arte Bienalaren 54. edizioan, Plan B lanarekin. Istanbulgo Bienalaren hiru ediziotan parte hartu du, baita Shangai, Berlin, Sharjah eta Zeelanda Berriko Scape bienaletan ere. Bere lana toki hauetan erakutsi da, besteak beste: Berlingo Akademie der Künste-n 2016an, Londresko The Curve Barbican Centre-n 2013an eta Ganteko SMAKen 2015ean.
Estekak
http://ayseerkmen.com/works
ArtxiboAZan