Logo
Muniategiandikoetxea, Manu
(Bergara) Arte Ederretan lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean, Pintura eta Eskultura espezialitateetan.
Banaka erakutsi ditu lanak areto instituzionaletan, hala nola Bilboko Rekalde Aretoan (“Ni ez naiz hemengoa” 2004an), CAB, Burgosko Kutxaren Arte Zentroan (“Baga biga higa” 2007an), Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean (“Behar Gori Primavera Azul” 2008an), Murtziako La Conservera-n (“Night Flight” 2010ean) eta Altzuzako Jorge Oteiza Fundazio Museoan (“Interpretaciones 7” 2014an). Erakusketa kolektibo nabarmenetan parte hartu du: Pintura Mutante (MARCO, Arte Garaikidearen Museoa, Vigo 2006), Planes futuros (Baluarte, Iruñea 2007) eta Zeru Bat, Hamaika bide. Prácticas artísticas en el País Vasco entre 1977 y 2002 (Artium, Gasteiz, 2020). Eraztunak, anillos izan da bakarkako azken erakusketa, eta Espacio Minimo galerian egon da ikusgai (Madril 2022).
Besteak beste, Caja Madrid-en 2000ko Generación Lehen Saria, Eusko Jaurlaritzaren 2000ko Gure Artea Saria, 2001eko Endesa Beka eta 2005eko Altadis Beka eskuratu ditu. Toki hauetan izan ditu lanak ikusgai: Gasteizko ARTIUM Museoa, Coruñako Unión Fenosa Bilduma, Valladolideko Patio Herreriano Museoko Arte Garaikidearen Bilduma, Valentziako CAM Bilduma, Altadis Bilduma, Caja Madrid Bilduma, Kutxa Bilduma, Extremadurako Batzarraren Bilduma, Murtziako Autonomia Erkidegoko Bilduma, Arabako Arte Ederren Museoa, Banco de España Bilduma, L’Oreal Bilduma, Coca-Cola España Fundazioa eta Iruñeko eta Gasteizko udalak.
ArtxiboAZan