1959an Baionan sortua, 1974an plazaratu zuen bere lehen poema Herria Iparraldeko astekarian.
Geroztik ez da idaztetik eta publikatzetik gelditu. Literatura genero gehienak landu ditu, eta une honetan, Berriako eguneroko Birak izkiriatzen dabil. Amaia Ezpeldoi detektibe rural lesbianaren pertsonaia orraztu du sei liburukitan. Euskadi Saria ukan zuen 2002an “100% Basque” (Susa) nobelari esker. Itzultzailea ere bada, hainbat kanpoko autoreren artean Maria Merçé Marçal euskarara ekarri zuen. Proiektu askotan parte hartzen du, azkenaldian Ibon RG-rekin edo Bordele aldeko Orchestre Maigreko musikari-poetekin batera.