Logo
Ouizguen, Bouchra
Bouchra Ouizguen dantzaria eta koreografoa da. 1980an jaio zen, Ouarzazaten (Maroko). Gaur egun Marrakexen bizi da eta bertan egiten du lan 1998tik aurrera, bertako dantzaren eszena garatzeko konpromisoan.
Emakume autodidakta eta ekialdeko dantzaria 16 urte zituenetik, zinemarekiko, literaturarekiko, musikarekiko… zuen interesa inspirazio iturri izan zen bere lehen lan esperimentaletan, hala nola Ana Ounta edo Mort et moi.
Anania konpainiaren sortzaileetako bat izan zen 2002an, eta Mathilde Monnier, Bernardo Montet, Boris Charmatz eta Alain Buffardekin lan egin zuen, Company O konpainia sortu aurretik.
Bere herrialdeko gizartearekiko, ikusizko arteekiko eta arte herrikoiekiko kezka bere lanean islatzen da, eta lan horretatik soinu, performance eta bideo forma ugari azaleratzen dira.
2010ean, Frantziako Autore eta Konpositore Dramatikoen Elkartearen (SACD) New Choreographic Talent saria jaso zuen, baita Epaimahaiaren sari berezia ere, antzerki-, musika- eta dantza-kritikarien sindikatuak emana, Madame Plaza lan askatzaileagatik, non musika eta dantza « aïta » interpretatzen zuten hiru emakume artistarekin oholtza partekatu zuen.
2011n Voyage Cola bakarlari ikuskizuna sortu zuen Alain Buffard koreografoarekin batera, Avignongo «Sujets à Vif» jaialdirako.
2012an sortu zuen HA ! Montpellier Danse Jaialdirako, Parisko Centre Georges Pompidou-n interpretatu zuen lana. Pieza hori inspirazio iturri izan zen 2014an Marrakexeko Biurtekoan lehen aldiz aurkeztutako Corbeaux performancerako.
2015ean Ottof aurkeztu zuen «Montpellier Danse Festibalean» eta «Festival d’Automne» delakoan. 2017an Jeranda sortu zuen «Carte Blanche» Dantza Garaikideko Norvegiako Konpainia Nazionaleko dantzarientzat.
ArtxiboAZan