Logo
Sanz, Marta (1967- )
Filologian doktorea da. Eleberriak, ipuinak, saiakerak eta poemak argitaratu ditu. Narratibako Ojo Crítico saria lortu zuen 2001ean Los mejores tiempos lanarekin(Debate, 2000), Nadal Sariko finalista izan zen 2006an Susana y los viejos lanarekin (Destino, 2006) eta Herralde Eleberri Saria eskuratu zuen 2016an Farándula lanarekin (Anagrama, 2015). Liburuki kolektiboetan parte hartu du kontakizunekin, eta Vargas Llosa-NH saria eskuratu du. Bere poesia osoa “Corpórea” izenburupean bilduta dago (La Bella Varsovia, 2022), eta Madrilgo Kritikaren Saria lortu zuen. Nabarmentzekoak dira “No tan incendiario” (Periférica, 2014), “Monstruas y centauras” (Anagrama 2018; CEGAL Saria 2018) eta “Enciclopedia Secreta” (Editorial Contraseña, 2022) saiakerak. El País eta SER katearekin kolaboratzen du, eta Idazle Eskolako irakaslea da. Bere azken eleberria “Persianas metálicas bajan de golpe” (Anagrama, 2023) da.
ArtxiboAZan