Logo
Intxausti, Irene

Ikus-entzunezko Komunikazioan (UPV/EHU) eta Musikaren Historia eta Zientzietan (UCM) lizentziaduna. Marketin Digital, Growth Hacking eta E-commerce masterra (UB eta OBS Business School), Kultura Erakundeetako Komunikazioaren Kudeaketako graduondokoa (UCM) eta Ekintzailetzako eta Gizarte Berrikuntzako graduondokoa (UNED) ditu.

Bere ibilbide profesionala Tabakalera, Teatro Paraíso, La Baracca Testoni Ragazzi eta EITBrekin lotuta dago, besteak beste. Gaur egun Teklak komunikazio- eta audientzia-estudioan lan egiten du, bazkide sortzailea baita. Konpromiso soziala duen proiektua da, laguntza ematen baitie, proiektuak aktibatzen eta finkatzen, beren jardueran sormena, ezagutza eta pentsamendu kritikoa sustatzen duten beste eragile batzuei.

ArtxiboAZan