- Jaio, Karmele (1970- )
- Karmele Jaio Eiguren (Vitoria-Gasteiz, 1970) idazle eta kazetaria.
Hiru ipuin liburu; Hamabost zauri (Elkar, 2004), Zu bezain ahul (Elkar, 2007) eta Ez naiz ni (Elkar, 2012), bi nobelen; Amaren eskuak (Elkar, 2006) eta Musika airean (Elkar, 2009), eta poesia liburu baten; Orain hilak ditugu (2015, Elkar), egilea.
Bere lanak gaztelaniaz, alemanez, errusiarrez, nederlanderaz, katalanez eta ingelesez argitaratu dira.
Amaren eskuak nobelan oinarrituta, pelikula egin zuen Mireia Gabilondo zuzendariak, Donostiako Zinemaldian 2013an aurkeztu zena, eta Ecografías ipuina antzerkirako moldatu zuen Ramón Barea zuzendariak 2010ean. Bere ipuinak Best European Fiction 2017 antologian argitaratu dira eta beste hainbat antologietan jaso dira baita ere.
- Estekak
- Dokuart-en dosierra
- Euskal Idazleen Elkartea-n profila
- Karmele Jaio-ren webgunea
- ArtxiboAZan