Logo
Broto, Luz
Luz Brotok (Bartzelona) site-specific proiektuak egiten ditu hainbat testuinguru eta formatutan, hala nola esku-hartzeak, ekintzak, instalazioak, topaketak, ibilbideak, etab.

Praktikan, arreta ematen die espazio eraikiari, haren arkitekturari eta hirigintza-inguruneari, diskurtsoei, haren azpiegiturari eta antolatzeko egiturari, araudiei, erabilerei, protokoloei eta bertan izaten diren eragin-truke sozialei.

Lankidetzan aritu da, besteak beste, Manifesta14 Prishtina, Secession, MACBA, Koldo Mitxelena Kulturunea, CA2M, La Casa Encendida eta Centre d'Art la Panera instituzioekin eta García Galería eta ethall galeriarekin. Royal Institute of Art eta Blueproject Foundation-en ikerketa- eta ekoizpen-bekak eta Botín Fundazioaren Arte Plastikoetako bekak jaso ditu, eta egonaldietan izan da Buenos Airesko LIPACen, Bogotáko FLORAn eta Madrilgo Artistas en Residencia-n.
ArtxiboAZan