Logo
Brieva, Miguel (1974-)
Miguel Brieva marrazkilaria eta idazlea da, eta musikaz maiteminduta dago. Bere lanaren zati handi baten ardatza egungo sinesmen-ereduaren —kapitalismoaren— eta giza eta ekosistema aldetik duen jasanezintasunaren kritika soziala, politikoa eta antropologikoa da.
Lehen argitalpenak berak editatu zituen, hala nola Dinero aldizkaria (2002). Gizarte modernoa mendean dituzten mitoak eta dogmak etengabe berrikusi ditu bere ekoizpenean. Gero, mugimendu ekologistan inplikatu eta militatu ondoren, satira politikoa egitetik, izan litezkeen imaginario alternatiboak proposatzera igaro da.
Ilustratzaile eta umorista grafiko gisa kolaboratu du El Jueves, El País, La Vanguardia, Rolling Stone, Cinemanía, El Salto eta Mondo Brutto hedabideetan, besteak beste. Liburu hauen egilea da: “Bienvenido al mundo”, “Dinero”, “El otro mundo”, “Memorias de la Tierra”, “Lo que me está pasando”, “La gran aventura humana”, “La vida La muerte”, “Obras incompletas de Marcz Doplacié”, “Manuela y los Cakirukos”, “Se busca un futuro posible en el que desear vivir”. Horrez gain, “La odisea Ilustrada” atera du Carmen Estradarekin batera, “Al final”, Silvia Nanclaresekin batera, eta “Ecotopías”, zenbait egilerekin batera. Ekologistak Martxan elkartearen Libros en Acción argitaletxeko kontseiluko kidea da, baita “Las buenas noches” musika-taldekoa ere.
Estekak
https://lasbuenasnoches.com/
ArtxiboAZan