- García Puig, Mar (1977- )
Ingeles Filologian lizentziaduna eta Hizkuntzalaritzan masterduna, editorea da lanbidez.
Hainbat hedabidetan argitaratu ditu artikuluak, La Vanguardia, El Periódico, El Diario, Público eta CTXTen, besteak beste. “LGTBI” (Sembra Llibres, 2020), “Neorrancios. Sobre los peligros de la nostalgia” (Península, 2022) eta “Más que visibles” (Egales, 2022) liburuetan parte hartu du.
“La historia de los vertebrados” (Random House, 2023) lanaren egilea da. Bere lehen liburuko kontakizunak 2015eko abenduan du abiaburua, ama izan zen eta, aldi berean, Kongresuko diputatu hautatu zuten egunean. Dena batera gertatzeak –bikien jaiotzak eta boto-emaileak ordezkatzeko eginkizunak– antsietatea piztu zion.
- ArtxiboAZan