Artxiboari buruz

ArtxiboAZ Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok arte-proposamen garaikideak hiru alderditatik ulertzeko duen erregistro digitala da: lehenik, ‘artxibo instituzionala’, Zentroan izan den arte-ekoizpena jaso, sailkatu eta zabaltzen duena; bigarrenik, ‘sorkuntza eta bitartekaritzako’ bidea, alde batetik, artistei ekoizteko baliagarri zaizkien edukiak eskaintzen dituena, eta, bestetik, artea publikoen komunitateengana hurbiltzen duena; eta, hirugarrenik, ‘memoriaren bermatzailea’, praktika artistiko garaikidearekin lotutako era guztietako edukien gordeleku bihurtuta.

ArtxiboAZ, beraz, instituzioaren DNA da, eta “2019-2023 Programa Proiektuaren” espirituari eta gizartea eta kultura garaikidea lotzeko konpromisoari erantzuten die.