Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak LĀTTICE mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du. Azkuna Zentroak ekoitzi du, "Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin. LĀTTICE fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealitate konbentzionala gainditzeko.
Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabe hizketan, pieza honek grabitatea esploratzen du, gorputza geruza askotan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik kuantikora, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak konfiguratuz.
Lanak bidaia bat proposatzen du espazio birtualetan, multibertsoetan, non errealitatearen geruza bakoitzak existentziarako eta konexiorako aukera berriak irekitzen dituen, gaur egungo narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz.
Deskribapena:
Ziurgabetasuna sormenerako motor gisa hartzen duen metodologia kolaboratibo bat erabiliz, pieza murgiltzaile eszeniko honek matrize bizi bihurtzen du agertokia eta hizkuntza bisual batean egituratzen da. Hizkuntza bisual hori TouchDesigner eta IA real time erabiliz ad hoc garatutako sistema algoritmiko baten bidez sortzen da denbora errealean, eta gai da soinua eta mugimendua itzuli, eta irudi dinamiko eta aldakor gisa islatzeko.
Ez da eszenografia estatiko bat, baizik eta arnasten eta erreakzionatzen duen ingurune sentikor bat: nota batekin desegiten diren partikulak, gorputzaren mugimendu bakoitzarekin aldatzen diren formak, teknologia, dantza eta musikaren arteko harremanetatik sortzen diren argi-atmosferak. Antzezleen gorputza unibertso bisualaren katalizatzaile bihurtzen da, mugimendu-sentsoreen eta soinu-analisien bidez. Sortzen den sinergiari esker, saio bakoitza esperientzia bakar eta errepikaezina da.
Diziplina anitzeko proposamen honek sorkuntza digital sortzailea eta narratiba eszeniko bizia uztartzen ditu. Hedabide berrietako publiko garaikideei eta arte eszeniko tradizionaletan berrikuntza bilatzen duten ikusleei zuzenduta dago. Gonbidapen bat da gizakia eta digitala elkartzen diren espazio batean murgiltzeko, mundu iragankor eta beti berriak sortzeko.
Fitxa artistikoa: Ideia eta Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thome Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Beatriz de Paz Interactive media Artist, Inmersive-art, Touchdesigner, IA real time, interactive sensors, New Media artist: Paco Gramaje “Girasomnis” Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui Argiztapenaren diseinua: Gloria Montesinos (AAIV) Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio Soinu-artista: Miguel Marín Pavón Ekoizleak: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala