Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Arte Dramatiko Graduaren promozio berriak ELDARNIO-DELIRIO taularatuko du.
Dantzertirekiko lankidetza hau Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntzari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da.
Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Gabriela Arranz, Andrés Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandia, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua eta Libe Unibaso antzezleek jokatuko dute mendian girotutako antzezlan hau.
Deskribapena:
Elurra urtzen hasia da, mendiak gorderik dituen sekretu izoztuak agerian utziz.
Leirek erantzunak behar ditu. Bere burua aurkitu nahi du. Ulertu behar du zer gertatu zen zortzimilako hartan bere bizitzan aurrera egiteko. Iritsiko al da gailurrera? Beteko al du bere beharra? Aurkituko al ditu galdutako erantzunak elurretan?
Fitxa artistikoa: Zuzendaria: Jokin Oregi Antzezleak: Gabriela Arranz, Andrés Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandía, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua, Libe Unibaso Egilea: Jokin Oregi Diseinua eta soinu-sorkuntza: Ibon Aguirre Argiztapenaren diseinua: David Rodriguez
Irakasleak: Tailerreko irakaslea: Igor Razquin Interpretazioa: Matxalen De Pedro Ahotsa: Vene Herrero Jantziak: Ainhoa Areitio Eszenografia: Martin Barandiaran Arduradun teknikoa: Xabino Alkorta Objektuen manipulazioa: Rita Martin Ekoizpena: Lucia Lasarte Komunikazioa: Olaia Gil, Unai Izquierdo Esker onak: The Factory Boulder, Anari eta Andrea Gallego (kartelaren diseinua)