Thumbnail
Titulua: 
ELDARNIO-DELIRIO
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2025-04-09/10
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Ingurumena
Zirrarak eta sentimenduak
Laburpena: 
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi Mailako Eskolaren, Dantzertiren Arte Dramatiko Graduaren promozio berriak ELDARNIO-DELIRIO taularatuko du.
Dantzertirekiko lankidetza hau Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok sorkuntzari laguntzeko duen lerro estrategikoaren parte da.
Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Gabriela Arranz, Andrés Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandia, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua eta Libe Unibaso antzezleek jokatuko dute mendian girotutako antzezlan hau.
Deskribapena: 
Elurra urtzen hasia da, mendiak gorderik dituen sekretu izoztuak agerian utziz.
Leirek erantzunak behar ditu. Bere burua aurkitu nahi du. Ulertu behar du zer gertatu zen zortzimilako hartan bere bizitzan aurrera egiteko. Iritsiko al da gailurrera? Beteko al du bere beharra? Aurkituko al ditu galdutako erantzunak elurretan?

Fitxa artistikoa:

Zuzendaria: Jokin Oregi
Antzezleak: Gabriela Arranz, Andrés Cortés, Andrea Gallego, Maite Gandía, Aitziber Ruiz, Ane Sarasua, Libe Unibaso
Egilea: Jokin Oregi
Diseinua eta soinu-sorkuntza: Ibon Aguirre
Argiztapenaren diseinua: David Rodriguez

Irakasleak:

Tailerreko irakaslea: Igor Razquin
Interpretazioa: Matxalen De Pedro
Ahotsa: Vene Herrero
Jantziak: Ainhoa Areitio
Eszenografia: Martin Barandiaran
Arduradun teknikoa: Xabino Alkorta
Objektuen manipulazioa: Rita Martin
Ekoizpena: Lucia Lasarte
Komunikazioa: Olaia Gil, Unai Izquierdo
Esker onak: The Factory Boulder, Anari eta Andrea Gallego (kartelaren diseinua)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak