Thumbnail
Titulua: 
Luz sobre las cosas
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2024-10-24
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Weickert, Guillermo (1974- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Zirrarak eta sentimenduak
Gorputz-hizkuntza
Laburpena: 
Guillermo Weickert koreografo, dantzari eta antzezleak Luz sobre las cosas sorkuntza eszeniko berria aurkezten du Auditorioan.

Argumentu-eskema eta murriztapen arrazional orori uko eginez sortutako proposamen ireki bat da, askatasun formala ahalbidetzen duen eremu oniriko-fantastiko batean kokatua.

Dantzako pieza hau sortzailea mugitzen eta hunkitzen duen horri buruzko esperientzia bat da, haren hizkuntza eszenikoari buruzko esperientzia bat, sortzaileak berak azaldutakoaren arabera; eta atmosfera bereziak bilatzeko senari erantzuten dio: atmosfera batzuk zeinak komunikatzen baitute distira baten modura, arrazoiari baino gehiago hel egiten baitiete zentzuei, “edertasuna” erakusten baitute ikusleen gogoan sortzen den mugimendu emozional gisa.
Deskribapena: 
Luz sobre las cosas lanean ikerketara dei egiten zaigu, baina ez zaigu ematen ez maparik ez argumentu-haririk: kutxa eszenikoaren iluntasunean murgiltzen gara, abentura ezezagunen bila soto ilun batera jaisten diren haurrak bezalaxe. Eta hor ikusten dugu sorkuntzaren errituala. Horretan diharduten eta gurekin dauden artistek egin dezaketen gauza bakarra da hutsa, iluntasuna eta isiltasuna sortzea, zerbait berria sortu eta agertu dadin. Orduan, bakoitzak erabakiko du agertzen den horren aurrean makurtu ala ez.

FITXA ARTISTIKOA:

Ideia, zuzendaritza, koreografia: Guillermo Weickert
Konposizio musikala eta soinu-espazioa: Miguel Marín ‘Árbol’
Interpreteak: Luna Sánchez, Alberto Lucena, Guillermo Weickert
Zuzeneko musika: Miguel Marín ‘Árbol’
Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez
Espazio eszenikoa: José María Sánchez Rey
Soinu-espazioaren diseinua eta murgiltze-soinua eta zuzeneko soinua: Manu Meñaca
Jantzien diseinua: Victoriano Simón
Larrukiak: Almogaverwork
Entseguetako laguntza: Noemí Álvarez Alonso
Mavens: José María Sánchez Rey, María Cabeza de Vaca, Patricia Buffuna
Ekoizpen zuzendaritza: El Mandaito Producciones S.L.
Diseinu grafikoa: Lugadero
Argazkia: Marta Morera, Maite Caramés eta Juan Carlos Toledo
Produkzioa: El Mandaito Producciones S.L. eta WWWEICKERT
Koprodukzioa: Mercat de les Flors, Junta de Andalucíarekin lankidetzan
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak