Thumbnail
Titulua: 
Hondakina, oszilazioa, lekualdatzea. Elkarrizketa, Txuspo Poyoren Anonimoa (z)
Data: 
2026-03-11
Lekua: 
Bastida aretoa, -2. solairua
Hizlaria(k): 
Bayón, Fernando (1971- )
Cuenca, Jaime (1983- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Sinposioa, jardunaldia eta hitzaldia
Etiketak: 
Erakusketak
Filosofia
Artea - Ikerketa
Laburpena: 
Filosofiaz lilura berezia eragiten du Txuspo Poyoren langintzak, artista gai delako hizkuntza desberdinak hibridatzeko, heredatutako iruditeriak zalantzan jartzeko eta kezka unibertsalak esploratzeko.
Anonimoa erakusketako piezen hautaketa batean oinarrituta, jendaurrean filosofia egitea da asmoa topaketa honetan, Erakusketa Aretoan ikusgai dagoen obrarekin eta obratik pentsatuta, baina hari buruz inolako irakasle-azalpenik eman gabe.
Elkarrizketa ireki honetan, Txuspo Poyoren lan artistikoa antolatzeko aukera ematen duten hiru kategoriei buruz hitz egin dute Fernando Bayónek eta Jaime Cuencak, hirurak ere dei egiten dutenak pentsatzera oroimenaren eta ahanzturaren mugak, naturala eta artifizioa, presentzia eta absentzia.
Hondakina, oszilazioa, lekualdatzea ideiek mugimenduaren hiru politika desberdin iradokitzen dituzte, esanahiak konstelatzeko hiru modu leherraraziz.
Elkarrizketarekin batera, erakusketan dauden filmen zatiak proiektatzen dira, testuak irakurtzen, eta bertaratutako ikusleek borondatez parte hartzeko gune bat dago. Aldez aurretik filosofia jakiterik ez da behar.
Erlazionatutako jarduerak: 
Anónima
Bildumetan agertzen da:
Taillerak eta hitzaldiak