Idazteko energia behar da, eta amorruz eginez gero, gorputzaren idazketa izan daiteke, erraietatik eginda.
Gorputzak badaki zer kontatzen duen. Eta Rosario Villajos eta Sabina Urracaren idazketa desiraz, gorputzez, animaltasunez eta indarkeriaz beterik dago.
Beren liburuek giza konplexutasuna ikertzen dute, pertsonaiak ez dira manikeoak, indar handiko ahots narratiboak dituzte, amorratuak. Aspalditik elkar ezagutzen duten bi egileren arteko solasaldi honetan, beren azken liburuak izango dituzte hizpide, baita idazketa-prozesua nola lantzen duten eta literaturarekin duten pultsua zer-nolakoa den ere.