Prototipoak Bilbao, Azkuna Zentroaren Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienala, elkargune bat da ikuspegi eta jatorri desberdinetatik kultura garaikidea esperimentatzeko beste modu batzuk proposatzen dituzten sortzaileentzat, artea zentzumen guztiekin ikusi eta bizitzeko forma desberdinak proposatzen dituzten horientzat, harremanak, ezagutzak, oroitzapenak eta bizipen partekatuak ehuntzea xede izanda.
Maiatzeko azken astean egoten da ikusgai, baina Prototipoak Bilbao hilabete batzuk lehenago hasten da. Proiektu batzuek bienalaren aurreko edizioan ere izaten dute sorburu, eta bitartean hazten, aldatzen eta egokitzen dira Azkuna Zentrora eta hirira. Era berean, bienal honetan abian jartzen dira datozen hilabeteetan jardunean egongo diren hainbat prozesu.
Proposamen gehienak site-specific-ak dira, eta haien bidez artistek publikoa gonbidatzen dute munduarekin eta naturarekin harreman sentikorra izatera, enpatiatik, harriduratik, jakin-minetik, arroztasunetik, urduritasunetik, desiratik, zentzumenetatik… abiatuta. Lanek arte-diziplinen mugak gainditu, hedatu eta lausotzen dituzte, ekintza performatiboen, antzerkiaren, argazkigintzaren eta arte bisualen bidez.
Deskribapena:
2025ko edizio honetan, Prototipoak bienalak begiratzen die Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaon gertatzen denaren esperientziak sortzen dituen emozio sozialei, pentsamenduei eta sentimenduei, eta pertsonen bizitzan eragiteko duen moduari. Era berean, apustua da zentroko espazioa, hiri-espazioa eta landa-aldea, naturala eta artifiziala, biologikoa eta robotikoa, “bir-naturalizatzearen” alde, hausnarketa berri bat eginez kulturaren eta gizartearen iraganari eta etorkizunari buruz, dibertso, berezi eta espezifiko denak duen positiboari buruz, artearen eta gizartearen, artisten eta publikoen komunitateen arteko zirrikituan.