Thumbnail
Titulua: 
Gutun Zuria 2025
Programa: 
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
Data: 
25-02-2025 / 01-03-2025
Komisarioa(k): 
Esteban, Iñaki (1961- )
Mur Dean, María
Nuez, Iván de la (1964- )
Sarasola, Beñat (1984- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Jaialdia
Etiketak: 
Laburpena: 
Gutun Zuria Bilbaok hitzaren inguruko topagunea eratzen du urtero, fikzioaren, poesiaren, saiakeraren eta nobelaren bidez, eta literatura garaikideko erreferenteek eta egungo narratibako ahots berriek parte hartzen dute. Aurten hitzordua otsailaren 25etik martxoaren 1era izango da.

Jaialdi hau gutun zuri bat da, edizio bakoitzean berriz idazten dena. 2025ean, jaialdiak aurre egin nahi dio gizartean sumatzen den goibelaldiari, eta baikortasunera gerturatu nahi du, literatura, arte eta pentsamendu-arloko sorkuntzaren bidez.

Gutun Zuria Bilbao jaialdi irekia da, izaera dibertsoa eta zeharkakoa baitu, hizkuntza, publiko eta sormen-diziplina aldetik kuotarik gabe, eta euskal kulturari garrantzi nabarmena emanda. Jaialdiak solasaldiari ekingo dio Euskal Herriko, Estatuko eta nazioarteko hogei egilerekin baino gehiagorekin, eta horien ugaritasunak gaur egungo sorkuntzaren paisaia erakutsiko du.

Gutun Zurian, hitzak liburuetako orrien mugak gainditu, eta harremanetan jartzen da gainerako diziplina artistikoekin. Tailerrak izango dira, artearen aukera narratiboak ezagutzeko, eta liburuen eta Azkuna Zentroak ekoitzitako argitalpenen aurkezpenak, Zentroaren lana jaso eta zabaltzen dutenak.

Literatura-sorkuntzaren inguruko esparru honetan, BBK-k eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok BBK Gutun Zuria Bilbao Saria emango dute.

Laugarren edizio honetan ohorezko makila emango zaio Itxaro Bordari, bere ibilbide oparoagatik eta euskal literaturari egindako ekarpenagatik; eta, era berean, Leila Guerriero idazle argentinarrari, Latinoamerikako kazetaritza narratiboaren idazlerik handienetako bat baita. Biek jasoko dute euskal makila tradizionala, asteartean, otsailaren 25ean, jaialdiaren inaugurazioan.
Deskribapena: 

EGITARAUA

  • Asteartea, otsailak 25
    • 19:00 - BBK Gutun Zuria Bilbao sariaren banaketa: Itxaro Borda y Leila Guerriero. Emanaldia: Amorante. Solasaldia Leila Guerriero, Rodrigo Fresán
  • Asteazkena, otsailak 26
    • 09:30-14:00 - GZ PRO Mahaiak
    • 17:30 - Solasaldia. Miren Amuriza, Lizar Begoña: "Mundu zitalen pleibak"
    • 19:00 - Solasaldia. Sabina Urraca, Rosario Villajos: "Tapar el ruido que hacen las ratas cuando corren por dentro"
  • Osteguna, otsailak 27
    • 09:30-14:00 - GZ PRO Mahaiak
    • 16:30 - Ikastaroa. Leila Guerriero
    • 17:30 - Solasaldia. Andrea Fernández Plata, Stefanía Caro: "Un cuerpo puede ser también el camino de oro"
    • 19:00 - Solasaldia. Carmen Estrada, Miguel Brieva, Anna Starobinets: "Las mil caras de la Odisea"
  • Ostirala, otsailak 28
    • 11:00 - Eskola: tailerra. Miren Billelabeitia
    • 17:30 - Solasaldia. Jairo Marcos, MªÁngeles Fernández, Maddi Barber: "Memorias ahogadas"
    • 19:00 - Solasaldia. Manuel Cruz, Lola López Mondéjar: "Falta de tiempo, falta de relato"
  • Larunbata, martxoak 1
    • 11:30 - Argitalpenaren aurkezpena, AZ argitalpenak: Amaia Molinet, Gorka Rodríguez eta Arrate Presilla (Urbanbat)
    • 17:00 - Irakurketa performatiboa: Juan Viedman eta Lucía Rabadán
    • 18:00 - Solasaldia. Joseba Sarrionandia, Oihane Amantegi Uriarte: Euskaraz tropikoetan
    • 19:30 - Solasaldia. Itxaro Borda, Aurélia Lassaque: Comment faire oeuvre littéraire en langue minorée?
Bildumetan agertzen da: