Apirilaren 25etik maiatzaren 1era, Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiaren X. edizioa izango da Azkuna Zentroan. Idazleek hitza hartuko dute, sorkuntzan eta arlo pertsonalean izandako esperientzietatik abiatuta, gaur egungo jendarteaz hausnarketa egiteko.