"Idatzi / Editatu / Irakurri" izenburuarekin, 2023ko edizioak gizartearen ezaugarri diren aldiberekotasun eta ugaritasunaren premisa hartzen du abiapuntu, eta idazketari, edizioari eta irakurketari begiratzen die praktika beraren zati gisa hartuta.
Horrela, jaialdiak modu berriak islatzen ditu literatura asmatu, ekoitzi, banatu, komunikatu eta kontsumitzeko. Betiere, Azkuna Zentroak hegemonikoak eta homogeneoak ez diren formatu eta edukiak hartzeko eta bultzatzeko egin duen apustutik abiatuta. Horregatik, aurtengo programan nabarmentzen diren egile batzuei literatura-prozesu osoa ardura zaie, idazketatik aktibismora, estudiotik tailerrera, idazketatik komunikaziora, fikziotik ediziora, bakarkako lanetik abian jartze kolektibora.

miniatura-portada.jpg.jpg
Gutun Zuria Bilbao. Letren Nazioarteko Jaialdia
Jaialdia
2023
  • Erakusten diren elementuak: 1 a 1 de 1