Idazlea eta ikerlaria, Ixiar Rozasen lana ahotsa, lengoaia eta soinuaren artean mugitzen da. Ikerketa hau aurreko lan zonaldeen continuum bat da.
Erritmoen segida bat entzun eta, hortxe, idazketari eutsi. Material horietan badago arnasketa erritmo bat eta energia modu bat. Eta hortik beste konposaketa eta artzidurak etorriko dira. Eta badira aspaldiko hitzak, euskaraz biluzdura izendatzeko erabiltzen direnak. Eta badira hitzak, agian desagertzear daudenak, eta hor nonbait erresonantziak aditu daitezke. Eta badira hitz horien aldaera fonetikoak eta sonemak, oinez, bailaraz bailara, aditu daitezkeenak. Eta material horiek Azkuna Zentroan zabalduko dira, beste artista batzuekin lan egiteko, partekatzen jarraitzeko.