Thumbnail
Titulua: 
Estanis Comella. SXT (Source by Transkription) – AP7:VEIL [performance]
Programa: 
Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntza, 2022-2023
Data: 
2023-09-28
Lekua: 
Kulturaren Ataria, 0. solairua
Artista(k): 
Comella, Estanis (1985- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Performancea
Etiketak: 
Narrazio-forma berriak
Idazkera
Laburpena: 
SXT lan-ildoan, bat egiten dute idazketak eta musika-ekoizpenak, eta lekua zulatzen saiatzen da, hura interpelatzen eta errazten duten narratibak erabiliz.
SXTren aldaketa espezifikoa da AP7 VEIL, AZzabalik, Sorkuntza artistikoaren inguruko topaketarako egina. Babestu. Sorkuntzari Laguntzeko Programaren barruan dago.
Deskribapena: 
Annexure (Rearranged)
Paper gaineko serigrafia. 1,50 x 1’95 m, (2x), 2023.
SX540 zubi-egitura bat da, sare espektral moduko bat, eta haren gainean hainbat material daude higaduran eta hozmintzean. Arkaeologyren bigarren liburukia da Arkaeology Annexure; 2015ean argitaratua, haren euskarrietako bat da. Bertan, materialek espazio berriak eratzen dituzte, lan-egiturak berak ezarritako parametroen arabera.

Perish 4 An Instant
Soundtracka, 00:08:52 min, 2023.
SX540etik abiatuta, eta suntsitu gabe aurrera ezin egin dezakeen zubi-egitura horren izaeraren pean, album bat lantzen da, izenburu bera hartu eta kontzeptua garatzen duena, abestiak luizian dauden denbora-lerro gisa ager daitezen. Multzo honetako audio-pistetako bat Perish 4 An Instant da, tokirako egokitzapena, meteorizazio-prozesu baten antzekoa, motiboak kenduz eta isilune moduko barrunbeak gehituz egina.

SXT AP7 VEIL (Live)
Performancea, 2023.
Eskuen mugimendua arkitekturan desagertzen diren lore-lanen ideiatik abiatuta garatzen da. Motibo gidari horrek, era berean, kantua bultzatzen du zenbait pasartetara, non euria abandonatutako pabiloi baten barruan erortzen den.
Erlazionatutako jarduerak: 
Estanis Comella. SXT (Source by Transkription) - AP7: VEIL
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2023)
Bildumetan agertzen da:
Erakusketa proiektuak