Julia Martosek Espigar, conservar, futurizar saioa proposatzen du, Babestu. Sorkuntzari laguntzeko programaren barruan Azkuna Zentroan duen egonaldian.
Kuratoretza eta zinema-programazioarekin duen interesak bultzatuta, artistak jarduera hau gidatuko du, bertan, bere ikerketa eta praktikako zenbait alderdi jorratzen baitira, desmemoriaz, apropiazionismoaz eta artxiboarekin lan egiten duten zinemagileek egindako berridazketa zinematografiko feministako prozesuen defentsaz.
Julia Martosek, topaketan, La Digitalizadora de La Memoria Colectivako ordezkariekin hitz egingo du. Artxiboaren, ikus-entzunezkoen eta herritarren parte-hartzearen arloko profesionalen sare bat da, eta laguntza ematen die Andaluziako auzoei eta kolektibo sozialei, beren ikus-entzunezko memoriak gordetzeko. Berreskuratzeko (buruxkak batzeko), digitalizatzeko, deskribatzeko, zaintzeko eta hedatzeko metodologia bati jarraituz, sareak laguntza ematen du mugimendu sozialen ikus-entzunezko memoria gordetzeko, historiaren ikuspegi pluralaren parte gisa.
Saioarekin batera, San Francisco “Tele Frisko” auzoko Bideo Artxibo Berria proiektatuko da, Santi San Martín kameralariak 1988 – 1998 hamarkadan filmatua, eta “Veladuras” (Pilar Monsell, Espainia, 2022, 21 min) film laburra, Andaluziako sorkuntza dokumentalean etxeko materialarekin egindako lanaren adibide dena. Filmean, alaba batzuek aitaren etxeko filmei buruz duten begiradak aktibatu egiten du filmek barnean duten indar antropologikoa.