Kinu irailaren 17an abiatuko dan Azkuna Zentroan, Kinu#2 saioarekin, eta Maddi Barber zinemagilea (Lakabe, 1988) izango da gonbidatua. Ibilbide profesional labur baina sendoa du, bere azken lana Punto de Vista 2020 Jaialdian aurkeztu baitu: Gorria (2019an X Films Sariaren irabazlea). Lana Lakaben filmatu zen 16 mm-an, eta bi lanbide paraleloan ikasteko ariketa da: zeluloideko filmaketa eta artzaintza. Indarkeriaren eta maitasunaren, bizitzaren eta heriotzaren arteko orekan dagoen ariketa ere bada, eta artzain-bikote bat eta haren familia ditu protagonista. Kinu#2 saio publiko honetan, filmaren azken muntaketa eta baztertu diren hartuneak ikusi ahal izango dira, eta Maddi Barberrekin batera, irudietako protagonista den bikotea egongo da. Hortaz, ikuspegi zabaletik hurbildu ahal izango gara.
Deskribapena:
Aldi berean, honako jarduera hauek garatzen dira:
LANTALDEA#2
Lantaldea#2 lantaldearen saioa tailer praktiko gisa antolatu da. Tailerrean, film bat adostu eta egingo da taldean; 16 mm-an filmatutako pelikula bat, kameran muntatua, errebelatua eta egun berean proiektatua.
DISTIRAK#2
Eskuek leku pribilegiatua hartzen dute Gorria lanean —aurpegiek baino askoz gehiago—. Horregatik, Ander Pérez artistak egingo du DISTIRAK#2, bere arestiko praktikan eskuez eta beren keinuen erreflexuaz arduratu baita ikus-entzunezko bitartekoak erabiliz.