Verde Pratok bere azken albuma aurkeztuko du, Adoretua izenekoa, kemena eta ausardia esan nahi duen adore hitzean oinarritua. Hori sentitzen baitu konposizioari, agertokiari, biluztasunari eta bere burua ireki, erakutsi eta abesteko ausardiari bakarrik aurre egiten dionak, asmoen adierazpen gisa. Adoretuak argia du, Verde Pratoren kantek aurretik izan ez duten moduko argia. Hau ere bilakaera bat da, boleroak edo popak baino kutsu tragikoagoa duena.
Disko honetan, Verde Pratok bere aurreko proposamenen arteko kontzeptualtasuna alde batera uzten du, esperientzia pertsonalak bilduz eta gai unibertsalak adieraziz, hala nola maitasuna, erotismoa, desengainua, familia, haurtzaroa eta munduarekiko topaketa, bakardadea, ametsak… Adoretua artista paregabe honen eboluzioaren berrespena da, ñabardura ezezagunez eta kolore ustekabez betetako zerurantz igotzen jarraitzen baitu.
Deskribapena:
Verde Prato: Ana Arsuaga Ekoizlea: Jon Aguirrezabalaga Argazkilaria: Maria Muriedas Diseinua: Sahatsa Jauregi Disko-etxea: PlanBrecords