Thumbnail
Titulua: 
Fugas
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2023-09-28
Lekua: 
Kulturen Ataria, 0. solairua
Artista(k): 
Bilbao, Matxalen
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Dantza
Etiketak: 
Musika klasikoa
Eskultura
Laburpena: 
Fugas-ek gogoeta egiten du taldearen eta norbanakoaren arteko harremanei buruz, haien arteko batasunei eta desadostasunei buruz. Loturak, migrazioak eta eskultura-konposizioak dira inspirazioa. Egoera desberdinetatik igaroko den taldearen eszena bilatu, jarraitu eta antzeztu nahi izan du. 
Hiri-espazioetarako dantza-pieza honen bidez, Matxalen Bilbao koreografoak jarraitzen du Gear lanean jorratutako taldearen ideia aztertzen. Bere aurreko lana izan zen hori, eta engranaje, migrazio eta konposizio eskultorikoen irudiak aztertu zituen sorkuntza-iturri gisa.
Beste ikuspegi batetik, Fugas lanak (La Espiral Contemporánea Jaialdiaren 2018ko Dantza Koreografia Onena) harreman-modu berriak formulatzen ditu, mendekotasun-mota desberdinak artikulatzen ditu, eta hainbat egoera hedatzen ditu “talde” kontzeptu berari buruz. Chopin eta Bachen musika sormen-kliskagailua da, denboraz kanpoko atmosfera bat eraikitzeko, non erreferentzia klasikoak gaur egungoekin kontrastatzen diren.
Eszenaratze hau AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren Inguruko Topaketaren parte da. Azkuna Zentroak 2023-2024ko programazioa ireki du harekin, baita eszenAZ Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren Arte Eszenikoen Denboraldiaren edizio berriarekin ere.
Deskribapena: 

Zuzendaritza: Matxalen Bilbao
Antzezleak: Olaia Valle, Miren Lizeaga, Aiala Echegaray, Natalia García
Musika: Chopin Waltz Op. 64 No. 2, Bach Brandemburgo Concierto, Concierto nº6
Jantziak: Java Vintage
Lankideak: La FuNdicIOn, Utopian, CDART
Diruz lagunduta: Gobierno Vasco Dpto. de Cultura
Komunikazioa eta banaketa: Peso producciones / Cristina Pérez Sosa
Ikuskizun hau euskal antzokien sareko 2023ko dantza-zirkuituaren parte da.  
Erlazionatutako jarduerak: 
AZzabalik. Sorkuntza artistikoari buruzko topaketa (2023)
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak