Thumbnail
Titulua: 
Inactuales
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
11-2023-11-09/10
Artista(k): 
Gómez Mata, Oscar (1963- )
Loriente, Juan
L’Alakran
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Zirrarak eta sentimenduak
Nortasuna
Laburpena: 
Pailazo metafisikoen bikoteak -Oscar Gómez Mata eta Juan Lorientek- jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen.

Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata aktoreak, sortzaileak eta poetak dira. Biek ala biek misterioa jasotzen duen errealitate gisa hartzen dute agertokia. Kontua da jolastea harridura eta inozentziaren artean, lantzea existitzen dena eta bere B aldea, alegia, ametsa. “Errealaren” bi detektibe dira. Zehatzago esateko, egiaz hartzen dugun ideia lantzen dute.
Beren konplizitate artistikoa jaio zen MAKERS sorkuntzarekin. Oscar Gómez Matak sortu zuen Compagnie l'Alakran-ekin, Azkuna Zentroko Artista AZkide gisa. Hori da, berriz, INACTUALES-en sormen-bultzadaren oinarria. Pailazo metafisikoen bikote honek jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen. Oraingoan materia bizigabea dago hor, frogatu gabeko egia batzuk guri erakusteko. Oraingoan, Sandra Cuestaren laguntza artistikoa izango dute. 2020an, “Lo adherente y el fuego” soinuzko esku-hartzea egin zuen Azkuna Zentroan.

Sinopsia: Gaur egun, gero eta zailagoa da konfiantza izatea. Zalantza egiten dugu ikusten eta entzuten dugunaz. Ezin gara ziur egon zuk eta biok gauza bera ikusiko dugunik. Ikusgai denak errealitatearen irudi bat ematen digu benetan? Zerbait ikusten dugu, baina ez dakigu benetan zer den.
Kolapso sistemikoaren distopia-aldi honetan, gizakia gizabanako sortzaile gisa onartzeko gabezia-aldi honetan, nahi genuke arimaren esperientzia bat proposatu, birsortzeko modu bat, intuizio sentiberak eta hipersentiberak mundura itzultzeko modu bat, askotan arrazoimenetik edo pentsamendu kartesiarretik haratago praktikatzen baitira, eta gure urratsak errugabetasunean jartzen baitituzte, eta hori gabezia ikaragarria da gure gizartean.
INACTUALES Grütli – Genevako (Suitza) arte bizien ekoizpen- eta hedapen-zentroaren, INACTUALESen eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren koprodukzioa da.
Deskribapena: 

Sorkuntza eta zuzendaritza: Oscar Gómez Mata
Antzezleak: Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata
Lankidetza artistikoa: Sandra Cuesta
Argia eta zuzendaritza teknikoa:  Leo García
Eszenografia: Vanessa Vicente
Jantziak: Doria Gómez Rosay
Soinua: Fernando De Miguel eta Sandra Cuesta
Ekoizpena eta administrazioa:  Delphine Rosay
Komunikazioa: Doria Gómez Rosay
Zabalkundea:  Oscar Gómez Mata – Compagnie l'Alakran
Koprodukzioa:Le Grütli – Centre de production et de diffusion des arts vivants – Genève, le Théâtre populaire romand – Centre neuchâtelois des Arts vivants – La Chaux-de-Fonds, l’Arsenic – Centre d’art scénique contemporain – Lausanne et Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
Laguntza: Loterie Romande Genève, Fondation Leenaards eta Comédie de Genève (Residencia)
L’Alakran Genevako hiri, errepublika eta kantoiaren eta Arc en Scènes Fundazioaren itunpeko konpainia da (2022-2024).
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak