![Thumbnail](/retrieve/f4647de1-a6b2-4614-ae39-29858648357a/miniatura-portada.jpg.jpg)
- Titulua:
- Aimar Arriola & M. Benito Píriz. Hizketan
- Data:
- 2022-10-19
- Lekua:
- Lantegia 1, 1. solairua
- Artista(k):
- Arriola, Aimar (1976- )Benito, M. (1992- )
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Topaketa
- Etiketak:
- Kultura digitala
Argitaratzea
Performancea - Laburpena:
- Prozesuen aurkezpena Aimar Arriolarekin batera
Mary Poppins haurrentzako liburuen sortaren (P. L.
Traversek idatzi zituen 1934aren eta 1988aren artean)
pasarte jakin batean, haurtzain protagonista erakusleiho
baten aurrean gelditzen da apaindu eta txapela ondo
jartzeko. Erakusleihoaren kristalak bere buruaren hiru isla
itzultzen dizkio Mary Poppinsi, ez bat. Maryk hasperen
egiten du, bere buruaren isla hirukoitza ikusita; ez da
asaldatzen. Irudi ikusgarri hori –bere buruaren irudia
zatikatzen du eta, aldi berean, biderkatu egiten du,
eta, horrekin batera, baita nortasunaren edozein nozio
egonkor ere–, saio honetan, lan-prozesu bat partekatzeko
abiapuntua da.
Edizio-saio ireki bat izango balitz bezala, M. Benito Píriz artistak, Aimar Arriola Ikertzaile AZ Kidearekin batera, Mi cara no pega con este mundo bere proiektuaren idazketaren eta edizioaren zati bat partekatuko du. Mugikorreko ohar-blokean idatzi duen prozesu-liburu bat da. Hiztegi prediktiboaren, hizkuntza inklusiboaren eta beste baliabide batzuen bidez, proiektuak literatura lantzen du bere molde konbentzionalean, eta molde horretan harridura sortu nahi du.
Jarduera hau Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programaren eta Un deseo de forma (2020-2023) proiektuaren esparru bikoitzean gertatzen da. Proiektu hori, bada, Aimar Arriola Ikertzaile AZ Kidearena da, eta queer ikuspegien eta artearen arteko harremanak ikertzen ditu zentroaren programazioaren barruan. - Erlazionatutako jarduerak:
- Aimar Arriola. Forma-desira
M. Benito Píriz. M1 c4r4 n0 p3g4 c0n 3st3 mund0
M1 c4r4 n0 p3g4 c0n 3st3 mund0. Hitzaurrea - Bildumetan agertzen da:
- Bitartekaritza - Arte bisualak
Dokumentazioa: