2020ko ekainetik 2021eko otsailera bitartean, Sands Murray- Wassink artista holandar estatubatuarrak eta Aimar Arriolak gutun-truke bat izan zuten, If I Can ‘t Dance, I Don' t Want To Be Part Of Your Revolution erakundeak gonbidatuta –Amsterdamen egoitza duen erakundea, performancea aztertzen duena–. Trukea Gift Science Archive (GSA), Murray- Wassink-en performance sekulakoaren alboko osagai bat izan zen. If I Can' t Dancek enkargatutako performanceak 18 hilabeteko iraupena izan zuen; bertan, artistak eta laguntzaileek bere estudioko materialen inbentario osoa indusi, ordenatu eta artxibatu zuten performance iraunkor bat bezala. Testuinguru horretan, Murray-Wassink eta Arriolaren arteko gutun-trukeak artean eta artistaren bizitzan ohikoak diren gaiak aztertu zituen, autozaintza, osasun mentala, generoa eta sexualitatea barne.
Deskribapena:
Gutun-trukearen elementuetatik abiatuz, “queer forma” denarekin edo izan daitekeenarekin zerikusia dutenak barne hartuta, eta, orobat, aldaketa kulturalei, migrazioari, espiritualtasunari, estetikari, etnizitateari, istorioei, generoari eta sexualitateari, egoera mentalei eta horiekin guztiekin borrokatzeko moduei buruzko ideiak jasoz, Sands Murray- Wassink-ek performance berri bat aurkeztuko du gaualdi honetan. Performanceak artistaren lanean errepikatzen diren estrategiak izango ditu oinarrian, hala nola aipua, zuzeneko marrazkia eta zerbaiten sostengua -dela bizitza, pentsamendua edo ekintza- denbora luzez.