Urbanbat, hiri-berrikuntzarako bulegoa, Behatokia proiektua lantzen ari da, Azkuna Zentroko kolektibo egoiliar gisa. Espacios Zombi izenburupean, hurrengo “Situation Room-a” Zorrotzaurren izango da. Topaketa horretan gogoeta egingo da logika espekulatiboek espazioei buruz, interes pribatuek baldintzatutako kudeaketa publikoek, hasi eta geldiarazitako obrek… hiri-paisaia landugabeak marrazten dituzte, pertsona edo instituzio askoren borondateek eragindako desitxuratzeak gorabehera, jardunean jarraitzen dutenak. Pertsona horiek eman nahi izan zioten bizitza lurraldeko dinamiketatik kanpoko interesekin asmatuta baitzegoen.
Horretaz arituko dira Espacio Openeko zuzendari Nerea Diaz (gizartean inpaktu positiboko sormen- eta gizarte-proiektuen ekosistema, Bilboko Galleta Fabrika Zaharrean kokatua (Artiach fabrika), Deustuko Erriberan/Zorrotzaurren) eta Gaspar Maza historialari, antropologo sozial eta Idensitat-eko kidea (lurraldeko espazio-, denbora- eta gizarte-dimentsioetan eragiteko moduak esperimentatzen dituen arte-proiektua).