Begirada bat aniztasunari, publiko guztientzat egokia.
Meri ama izan da. Bederatzi hilabetez haur bat eduki du barruan, eta haren babesle eta zaindaria izan da. Era berean, kezka eta zalantza askoren iturri txiki bihurtu da. Neska edo mutila izango al da? Nola heziko dut? Zer izango da koskortzen denean? Zoriontsua izango al da?
Orain garaia iritsi da beldur horiei erantzuteko, eta aurrera egin behar da ezinbestez. Baina erantzukizunaren eta nekearen pisua gainera eroriko zaio eta galdera berriak etorriko zaizkio burura. Nola ikasi dut neure burua zaintzen? Nork irakatsi dit? Gai izango al naiz ni bakarrik hartaz arduratzeko? Nork darama zaintzaren zama gizartean?
Bere lagun Marirekin (genero ez-bitarreko pertsonaiarekin) batera, eta horrek eskainiko dion ikuspegi irekiari esker, zalantza horiei guztiei erantzuten saiatuko da, melodia akuilagarri eta istorio biziekin batera amaituko den bidean.
Deskribapena:
Testua: Maria Urcelay Kantak: Yogurinha Borova Jantziak: Miguel Biurrun Sorkuntza eta zuzendaritza: Yogurinha Borova, Na Gomes, Maria Urcelay Soinu-teknikaria: Na Gomes Diseinu grafikoa: Pedro de Madrazo Eszenografia: Yogurinha Borova- Maria Urcelay Ekoizpena: Lari Produkzioak