Thumbnail
Titulua: 
Zimurren artean kontukantari 3
Programa: 
eszenAZ. Arte Bizien denboraldia
Data: 
2024-05-20
Lekua: 
Auditorioa, -1 solairua
Artista(k): 
Laenananaranja
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Antzerkia
Etiketak: 
Txotxongilo-antzerkia
Familia-antzerkia
Laburpena: 

Belaunaldi arteko bidaia musikan barrena, jakinduriaz eta umorez betea

Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi du haurra. Nanuk, adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela.
Kontukantari 2014an sortu zen, haurrentzako kalitatezko eszena- eta musika-eskaintza sortzeko asmoz. Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.
Kontukantari (2014) eta Kontukantari Bi, mendian ibiltari (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak “Kontukantari 3 Zimurren artean kontukantari” estreinatuko du. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.

Deskribapena: 

Kantaria: Sandra Fernandez Agirre
Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Totxongilolariak: Itziar Fragua, Marta Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez
Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares
Dramaturgia, eszenografia, jantziak eta txotxongiloak: Laenananaranja
Testua: Jon Koldo Vázquez
Zuzendaritza: Iker Garcia
Argiteriaren diseinua: Paco Trujillo
Argiteriako teknikaria: Victor Palacio
Diseinu grafikoa: Aritz Garcia
Ekoizpena: Solobe Art
Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza
Bildumetan agertzen da:
Arte eszenikoak