- Titulua:
- Hélène Vignal. ¿Se puede decir todo cuando se escribe para adolescentes?
- Data:
- 2024-03-01
- Lekua:
- Auditorioa, -1 solairua
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Formatua:
- Master Class
- Etiketak:
- Haur eta gazteentzako liburuak
Sexualitatea - Laburpena:
Master class honetan, Hélène Vignalek bere Queen Kong lanaren idazketari helduko dio, eta argitaratu ondoren publikoak egin dion harrerari ere bai.
Liburua editore konprometitu batek argitaratu zuen, sexualitateari buruzko gaiak jorratzen dituen bilduma batean. Vignalek gogoeta egingo du 2023ko udako ekitaldiei buruz, orduan bilduma horretako liburu bat zentsuratu baitzuen Frantziako Barne Ministerioak, eta irakurleen legezko adina 15 urtetik 18ra igo baitzuen.
Hélène Vignal idazlea (Paris, 1968) gazte-literaturan espezializatuta dago, eta bere lanak Frantzian, Italian, Txinan, Korean eta Espainian argitaratuta daude. Belaunaldien arteko topaketa, elkarrizketa eta konfrontazioko literatura proposatzen du. Erretratatzen dituen pertsonaiak askotan beren emantzipazioaren alde borrokatzen dira, eta gai sentikorrei edo tabuei heltzen ausartzen da, guztiz sinetsita publiko gaztearekin guztia landu daitekeela, eta literaturaren zeregina pertsonei bizitzen laguntzea dela.- Deskribapena:
- Hizkuntza: Frantsesez, gaztelania eta euskarazko aldibereko itzulpenarekin
Zuzenduta: DBHko 4. mailatik aurrerako ikasleak
Sarrera: Ikastetxeekin hitzartua
- Erlazionatutako jarduerak:
- Gutun Zuria Bilbao. Berba dariola
- Bildumetan agertzen da:
- Bitartekaritza - Komikia eta literatura