Thumbnail
Titulua: 
Ciencia Fricción. Vida entre especies compañeras [Podcast]
Data: 
2022
Artista(k): 
Ptqk, María (1976- )
Ekoizpena: 
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
Formatua: 
Podcast-a
Etiketak: 
Laburpena: 

Podcast hauek erakusketarekin batera egindako den soinu-bidaia dira. Nafarroako Pirinioetako basoak, Bizkaiko abeltzaintza-haranak, Mediterraneoko itsasaldeak eta hiri-zelaiak zeharkatzen ditu, transhumantziak bizirik dirauen tokiak. Hara hona eramaten gaitu pinuen, artaldeen, erlauntzen eta kakalardoen artean, lupulu-loreen, zekale-soroen eta palmondo kolonialen artean, arrain elektrikoen eta onddo haluzinogenoen artean. Espezieen arteko mota askotako topaketez egindako bidaia da, zeintzuek, jakinda edo oharkabean, ekosistema berak dituzten.
E01. “Entre árboles” (Zuhaitz artean)
Maddi Barber, Marina Lameiro eta Paula Brunarekin. Lehenbiziko kapitulu honetan, Maddi Barber eta Marina Lameirorekin hitz egin dugu, Nafarroako Pirinioetako Lakabeko basoetan kokatzen den Paraíso filmaren zuzendariak baitira.
E02. “La ruta de las vedijas” (Bidexken ibilbidea)
Aurreko atalean, antzinako larreak berreskuratzeko moztu behar zen baso baten sentipenera hurbildu ginen. Eta larreak aipatzen dituenak artaldeak ere hizpide ditu. Beraz, orain ardiekin hasiko gara.
E03. “No solo flores” (Ez bakarrik loreak)
Susana Cámara Leret, Rafa Martínez del Pozo, las lupuleras de Gavilanes eta Benavides de Órbigo eta Zuharirekin. Aurreko kapituluan artilea izan genuen hizpide, nola utzi dion material baliotsua izateari eta hondakin bihurtu den. Gaur, hondakinaren ideia horretara itzuliko gara, oraingoan otsaihenak aipatzeko, haietaz lorea baizik ez baita erabiltzen.
E04.”Compañera plaga”(Lankide izurritea) Sabela Iglesias eta Adriana P. Villanueva de Illa Bufarda, Fundación Fungi eta Rakel Gómez Vázquez.
Gaur, misteriozko istorio bat dakargu, erreinurik sekretuena protagonista duena: Fungi erresuma, itzalen erresuma.
E05. “Volver al mar” (Itsasora itzuli)
Silvia Zayas, Cris Blanco eta Helen Torres. Emisio data: 2023ko otsailaren 7a

Muntaketa eta soinu diseinua: Alberto de la Hoz.
Gidoia: Maria Ptqk

Erlazionatutako jarduerak: 
Zientzia frikzioa. Bizitza espezie lagunen artean
Bildumetan agertzen da:
AZ Irratia - Arte bisualak