Omenaldia antzerkiari eta antzerki-konbentzioei.Kaixo, Cris Blanco naiz. Gaur 2022ko martxoaren 12a da, eta testu hau amaren etxetik idazten ari naiz, bertan hazi bainintzen, leihotik eskola ikusten nuela, 8 urte eman nituen Bravo Murillo ikastetxea. Telebistan diotenez, atzo 2 urte izan ziren pandemia hasi zela. Beraz, bi urte dira antzezlan honetan pentsatzen hasi nintzela (tira, ez dakit ikusiko duzun obra hau den…). Antzezlan handi batean pentsatzen hasi nintzen, Grandissima Illusione deitzen zen. Oso aktoreqw onekin (barkatu akatsa, esaldi hau idazten ari nintzela nire txakurrak teklatua zapaldu du), dantza-gorputz batekin, zuzeneko abesbatza batekin… formatu handiko lana zen, Teatre Nacional de Catalunya-ko ekoizpen handien eszenografia birziklatu handiekin. Cris Blancoren azken muntatze-lana formatu handiko pieza eszeniko bat ikertzeko eta sortzeko proiektua da, hainbat antzerki-genero uztartuta. Grandissima Illusione, sortzailearen arabera, bera obsesionatzen duten antzerkiari eta antzerki-konbentzioei egindako omenaldia da. Obra hasten da XVII. mendeko antzerki-pertsonaia batek, Lope de Vega markesak, adibidez, antzerkiko teknikari tatuatuarekin topo egin, eta harekin maitemintzen denean. Hortik aurrera kaosa nagusituko da obran, eta konbentzio guztiak lehertuko dira.
Deskribapena:
Zuzendaritza: Cris Blanco
Antzezleak: Cris Blanco eta Óscar Bueno
Laguntza artistikoa: Anto Rodríguez, Óscar Bueno
Dramaturgia: Cris Blanco, Rocío Bello, Anto Rodríguez, Óscar Bueno
Antzerki-kontseilua: Roberto Fratini
Argien diseinua / Koordinazio teknikoa: Montse Piñeiro eta Cristina Bolivar
Soinuaren diseinua: Carlos Parra
Zuzenekoaren bideoa: Andrea Balaguer
Jantzi-laguntzailea: Oriol Corral
Fotografia eta grabazioa: Mila Ercoli
Ekoizpena: Ariadna Miquel
Ekoizpeneko laguntzailea: Andrea Balaguer
Bartzelonako Grec 2022 jaialdiaren, Cris Blancoren eta Conde Duque Madrid-en koprodukzioa.
Laguntzak: Graner, Teatre CCCB, 2020ko Bartzelonako Premis Bekarekin eta OSICen 2022ko Recerca e investigaciò bekekin saritutako proiektua.