- Titulua:
- Eyezorros [LP]
- Data:
- 2023
- Artista(k):
- García, Miguel A. (aka Xedh)
- Ekoizpena:
- Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao
- Diseinua:
- Domínguez Pazo, Raúl (1984- )
- Formatua:
- Argitalpena
- Etiketak:
- Musika esperimentala
Soinuak - Laburpena:
Eyezorros-ek Miguel A. Garcíak Azkuna Zentroko artista AZkide gisa sortutako soinu-ekoizpen guztiaren aukeraketa bat aurkezten du. Biniloan jasotako "urrezko disko" bat.
Soinu-artistak “Comclapompos. Usar el flujo como un cauce” proiektua garatu du azken bi urteetan. Inguruko sinergiak bereganatzen dituen musika-konposizioko lan honek egituraren era askotako aukeretan sakontzen du. Oso esperimentala den eta elektroakustikatik hurbilago dagoen ikusmolde batetik abiatuta,Miguel. A Garcíaren musika tolestu eta hedatzen da, ahotsa, dantza, beste lengoaia batzuk eta beste sentipen batzuk jasotzeko, formaren deskonposizioa malguki gisa arakatuz. "Soinua da bitartekoa, eta niretzat jatorria da, baina ez amaiera: bitarteko horretatik abiatzen diren musikari eta artistekin lan egitearekin batera, nahi nuke beste diziplina batzuetara zabaldu, baina beti modu organikoan", azaldu du artistak.
Diskoa hainbat artistarekin elkarlanean sortu da: Elena Aitzkoa (Azkuna Zentroko artista AZkidea), Luis André, Fernando Carvalho, Ilia Belorukov, Alba Burgos, Ferran Fages, Garazi eta Mikel Gorostiaga, Garazi Navas, Alex Reviriego, Ibon RG, Matías Riquelme, Marta Sainz, Beatriz Setien, Fernando Ulzion, Mikel Vega eta Natalia Vegas.Albuma 2023ko urriaren 10ean aurkeztu zen Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao Auditorioan.
Eyezorros Azkuna Zentroak ekoitzitako lehen biniloa da, eta haren bidez zentroaren sorkuntza artistikoaren euskarri diren formatuak zabaltzen dira. LPa salgai dago dendAZen, Azkuna Zentroaren saltokian.- Deskribapena:
- Osaera eta elektronika: Mikel A. García
Azalen diseinua / binilo-gailetak: Raúl Domínguez
Lankidetzak: Elena Aitzkoa (idazlea) , Luis André (tronpeta), Diego Caicedo (gitarra), Izarne Oyarzabal (dantza),Fernando Carvalho, Ilia Belorukov (elektronika tradizionala) , Alba Burgos (ahotsak) , Ferran Fages (gitarra gehigarriak) , Garazi eta Mikel Gorostiaga (HP Lovecraften itzulpenak), Garazi Navas (ahotsa eta akordeoia), Alex Reviriego (kontrabaxua), Ibon RG (ahotsa eta abesbatza zuzendaritza) , Matias Riquelme (txeloa) , Marta Sainz (ahotsa), Beatriz Setien (atzeko ahotsak), Fernando Ulzion (saxoa), Mikel Vega (gitarra gehigarriak eta abesbatza), Natalia Vegas (abesbatza), Myriam Rzm (body ruidism), Vasco Trilla (perkusioa), Amparo Badiola (abesbatza), Candela Garazi (abesbatza), Álvaro Matilla (abesbatza), Ángela R. Sagredo (abesbatza), Unai Requejo (abesbatza), Mar Seco (abesbatza), Susana Talayero (abesbatza), Mikel Vega (abesbatza), Maia Villot (abesbatza) Jon Zearra (abesbatza)
Masterizazioa eta nahasketa gehigarriak: Juan Carlos Blancas
- Erlazionatutako jarduerak:
- Comclapompos. Usar el flujo como un cauce
- Argitalpena:
- DendAZ. This is Basque Design
- Bildumetan agertzen da:
- AZ Argitalpenak